Aurkezpena

Jardunaldion helburua da ikerketa feministarako metodologien inguruko trebakuntza eskaintzea, hala nola metodologia horien aplikazioa sustatzea. Indarkerietan, eta erresistentzietan zein hauen aurkako borroketan oinarrituko dira nagusiki, eta unibertsitate, mugimendu feminista, ikerketa zentro, GGKE eta erakunde publikoetako langileei zuzenduta daude.

Bi eguneko jardunaldiak izango dira. Hiru konferentzia eta mahainguru bat izango dira publiko guztiari irekita, eta ikerketa feministari aplikatutako tresna metodologikoak lantzeko aldibereko hainbat tailer, zehazki: Bizitza-historiak (gaztelera); Metodologia kuantitatiboa ikerketa feministan (euskera/gaztelera); Aplikazio metodologikoak feminismoa eta de(s)kolonitatea ardatz hartuta (gaztelera); eta, Gorputz-etnografiak (euskara/gaztelera).

Jardunaldiak ikasleei, irakasleei, ikerlariei, mugimendu feministari, giza eskubideen aldeko mugimenduari, erakunde publikoetako langileei eta interesa duten gainerako pertsonei zuzenduta daude.

EHU/UPVko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan egingo dira. Lehendakari Agirre Hiribidea, 83. Sarriko. Bilbo.

Jardunaldietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, orrialde honetan.

Antolatzaileak: Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua (UPV/EHU); eta SIMReF-Ikerkuntza Feministarako Metodologia Diziplina Anitzeko Mintegia.

Ikerketa Feministaren Metodologiari buruzko IV. Jardunaldien antolaketa taldea osatzen dute: Irantzu Mendia Azkue, Gloria Guzmán Orellana, Marta Luxán Serrano, Jokin Azpiazu Carballo, Iker Zirion Landaluze, Marta Barba Gassó eta Itziar Mujika Chao.

 

Advertisements